LAURONIX taldea “Global Innovation Award”en FIRST LEGO League España ordezkatzeko aukeratua izan da

Munduko 120 proiektu berriztatzaileenen artean daude, aurkeztutako 32.000en artean hautatuak izan direlarik.

Lauro Ikastolako LAURONIX taldea “Global Innovation Award”en FIRST LEGO League España ordezkatzeko aukeratua izan da. Sailkapenerako lehiaketa  ezberdinetan aukeratuak izan diren proiektuen artean, hiru izan dira hautatuak:

  • Madrileko IMPERIALS, Madrileko FLL partehartzailea. “Birds Defenders: cápsula de protección para torres eléctricas para proteger la electrocutación de la ágila imperial y otras aves.”
  • CAceres-eko ROBOKNIGHT, Sevillako FLL partehartzailea. “Higiene de las vacas estabuladas: Trampilla que canaliza los extrementos de la vaca y mantiene limpio el establo, se activa por un acelerómetro instalado en la cola de la vacas momentos antes de la defecación.”
  • LAURONIX, FLL Euskadi partehartzailea. “EASS Errepideetako Animalien Segurtasun Sistema”.

FIRST LEGO League España-ko epai-taldeak eta gai honetan adituek ondoko azpimarratu dute hiru proiektu hauen inguruan: problema argi indentifikatuta egotea, animaliekin dugun interakzioa hobetzeko topatutako irtenbidea berriztatzailea izatea, eta bai euren zein gure bizitza baldintzak hobetzea, definitutako irtenbidean STEM garatu eta erabiltzea eta dagokien bideragarritasun plana garatzea.  

Estatu mailako hiru proiektu hauek, nazioarteko beste 120rekin batera, aztertuak izango dira eta euretatik 20 hautatuko dira ekainean Whashintgon-eko finalean parte hartzeko.

Zorionak eta zorte on!

 

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.