aritzeko prestuak eta munduari irekiak
eta proiektu eta material propioa
heziketa eleanitzerako
“Informazioa aztertu eta interpretatzen dugunean, orduan bihurtzen da ezagutza”, Juan Ignacio Perez Iglesias
Azaroaren 21ean Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea, eta egungo Eusko Jaurlaritzan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloan, “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean. Ane Iriondo Diaz eta Ander Iturri Madariaga ikasleek aurkeztu eta gidatu duten hitzaldian, Juan Ignaciok ezagutzaren amaigabetasunari buruz ...
“Interneteko arriskuak” hitzaldia, Ertzaintzaren eskutik
Ertzaintzako espezialistak DBH 1eko ikasleekin izan dira, Lehen Hekzuntzako 6. mailakoekin egon ziren bezala, “Interneteko arriskuak” hitzaldia ematen. Edukia izan da:
Natura eta ingurumenaren zaintza: Basajaunen mezua hartu dute 4 urteko ikasleek
Gure lau urteko gelako ikasleek Basajaunen gutuna jaso dute: Basajaun oso arduratuta dago gure inguruko basoetan egunero aurkitzen duen zaborrarekin. Bai gure baso zein ingurumena ez zaintzeak izan ditzakeen ondorio larriez ohartarazi nahi ditu Basajaunek. Gela guztietako ikasleak, irakasleak lagundurik, Haur Hezkuntzako eraikinaren ingurutik abiatu dira egoera zein den ikusi eta aztertzeko. Natura eta ingurumenaren ...
Disfrutatu Gabonetako oporrak gurekin!
Gabon oporraldietarako kanpusak eskainiko ditu Behekosoloa Kiroldegiak, Lauro Ikastolako ikasle diren neska-mutilentzat zein kanpokoentzat ere, 3 eta 16 urte bitartekoentzat. Euskara eta ingelesa landu eta indartu nahi dutenentzat bai; eta kirola egin nahi dutenentzat, badaukagu eskaintza zabala: saskibaloia, futbola eta ur-poloa. Ondoko atalean duzue eskaintza eta izen-emate orria Lauroko bazkide ez direnentzako: SAKATU OPORRETAKO KANPUS ...
Eskola Kontseiluko hauteskundeak azaroaren 15ean burutu dira
Lauro Ikastolako Eskola Kontseilua berriztatzeko hauteskunde prozesua burututa, hona hemen behin-behineko hautagaien aldarrikapena: GURASOEN ESTAMENTUTIK: IKASLEEN ESTAMENTUTIK: IRAKASLEEN ESTAMENTUTIK:
Ezagutu nahi gaituzu? Ateak zabaltzen dizkizugu
Matrikulazio ofizialeko epeei begira, Ikastolara bisitak antolatu ditugu, urtero egiten dugunez, gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutu nahi badituzu: Bisita hauetan, proiektu eta instalazioez gain, gure kooperatiba eta matrikula prozesu osoari buruzko informazioa hartuko duzu. Itxaroten zaitugu!
Ebakuazio-simulakroa LHn: segurtasuna bermatzeko prestakuntza
Urtero bezala, eta etapa guztietan egiten ohi dugunez, azaroaren 13an Lehen Hezkuntzako ebakuazio-simulakroa burutu dugu. Aurreko egunetan, prestakuntza bereazia jaso zuten ikasleek bete beharreko jarraibideak berrikusiz: zer egin gelatik irtetean, nola irten pasabideetatik, nora joan, zenbaketa, etab. Ederto egin dute denek, eraikineko ikasle eta pertsona guztiak Lehen Hezkuntzako jolastoki handira irtenaz. Zorionak!
Zer usain du? Zein kolore du? Garratza al da?
Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleak ikerketa lanetan aritu izan dira egunotan zentzumenak landuz: esku, begi, aho eta belarriak martxan, material ezberdinak erabili eta maneiatu dituzte euren zentzumenek sorrarazitako sentsazioak eta hiztegia ikasketa esanguratsuaren bidez landuz.
Valentziarako diru-bilketa egiten ari gara UNESCO Eskola Elkartuen Sarearen kanpainiari jarraiki
Valentziako koordinazio autonomikotik, Unesco Eskola Elkartuen Sarearen estatuko koordinazioarekin lankidetzan, DANAgatik kaltetuak izan diren pertsonei laguntza eskaintzeko funtsak biltzeko kanpaina solidarioa jarri dute abian. Lauro Ikastola Unesco Eskola Elkartuen parte izanik, kanpainia honetara atxikitu da, laguntza oro ezinbestekoa den une honetan garratzitsua baita kanal ofizialak eta seguruak erabiltzea laguntza ekonomikoak bideratzeko. Kanpainaren izena UN EURO ...
“Hezi eta bizi” topaketak: Haur Hezkuntzako familientzat orientabide saioak
Haur Hezkuntzako erronka berriei hoberen erantzuteko gune berri bat sortu dugu familiak orientatzeko eta esperientziak trukatzeko. Larunbata goiz batez, azaroaren 23an, Haur Hezkuntzako familiak topaketa batean batu nahi ditugu ondoko programarekin: 10:00: Haur Hezkuntzako zuzendariaren aurkezpena.10:05: Garapenean lagunduz, María Bonales.10:45: Irakurketa-idazketa, Pedro Argaluza.11:25: Errespetuzko hazkuntza, Naiara Mandaluniz.12:10: Kafea.12:30: Mahai-ingurua / Galderak.13:15: Agurra. Etapa erabakigarri honetan ...
IKT eta zibererasoari buruzko tailerrak DBH 1. mailan
Urriaren 28 eta 29an Ortzadar S.M.ko Patricia Laca eta Sonia Hernandez hezitzaileak DBH lehen mailako ikasleekin lanean egon ziren IKT eta Zibererasoari buruzko tailerrak egiten. Jakin badakigu, gazteen artean IKT-en erabilpena oso hedatuta dagoela gaur egun eta ildo horretatik garrantzitsua da ikasleek IKT-ak zentzuz eta errespetuz erabiltzen ikastea, elkarbizitza positiborako araudi eta muga zehatzak barneratuz, ...
Lan merkatua aztergai Batxiler 2. mailan
Urriaren 29an, bigarren Batxilergoko ikasleak lan-merkatuari buruz aritu izan ziren Ikastolako Orientabide Profesionalaren Planaren barruan. Horretarako, beste urte batez, Iñigo Ochandiano Aguirre bertaratu zitzaigun, Lauroko ikasle-ohi eta gurasoa, eta Campo&Ochandiano-ko zuzendaria. Giza-baliabideen arloko aholkularitzan aitzindaria den enpresa honen funtzio nagusien artean, pertsonen hautatze prozesu masiboak egitea dago. Beraz, Iñigok bere ezagutza eta esperientziak hurbildu dizkie ...