Laurok Lehen Hezkuntzako jantokiko instalazioak utziko ditu ikasle-ohiek bertan batu eta belaunaldietako bazkariak egin ditzaten.
Bazkariak larunbatetan izan behar dira eta gutxieneko 40 partaide izan behar ditu (gutxi gora-beherako 35 €ko menua).
Egun horretan, beste zerbitzu batzuk ere erabili ahal izango dira:
- Ikastolan bertan dagoen Behekosoloa Kiroldegiko zerbitzuak alokatu: futboltxo pistak, kirol-aretoa (futboltxoa, saskibaloia), tenis pistak, igerilekua… lehiaketak antolatzeko aukera, etab.
- Behekosoloko Kafetegia.
Ospakizuna amaitzen denean, argazkiak bidali ahal izango dira Ikastolako WEBean jartzeko.
Ikasle-ohi talde batek euren bazkaria zerbitzu honen bidez egin nahi duenean, kontakturako pertsona izendatu eta Ikastolarekin jarri daiteke kontaktuan:
- Telefonoa: 94-4710443.
- E-posta: ikasle-ohiak@lauro.eus
Kontakturako pertsonak ospakizunerako data gorde, menua erabaki, garraioari buruzko informazioa eman eta ordainketa modua adostuko ditu.