Euskaraldia

Izen-ematea eta informazioa

lauro euskaraldia 2018 LOGO

Aurtengo azaroaren 23tik abenduaren 3ra hizkuntza ohiturak astindu eta gure ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatu nahi dizuegu, EUSKARALDIA.

Instituzio eta Euskalgintzaren eskutik, elkarlanean, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dugu Euskararen lurralde osoan, freskotasunez eta naturaltasunez.

Lauro Ikastolako partaide guztiok Euskaraldiaren sustatzaile lanean Euskaraldian modu aktiboan ere parte hartuko dugu. Euskaraldian, 11 egunez, 16 urtetik gorako euskaldunok eta euskara ulertzen dugun guztiok parte hartuko dugu.

Lauroko familien %83an guraso euskaldunen bat dago, baina erabileran, etxean zein kalean, horrenbeste euskera ez dugu entzuten. Gure helburua Batxilergoko ikasleak eta gurasoak aktibatzea da, euskararen alde egotetik, euskara gehiago egitera pasatzeko, astiro, euskarazko elkarrizketa gehiago irabazteko, eta gure ikasle eta seme-alaben eredua izateko.

Euskaraldia jolas txiki-handi bat izango da. Jolas honetan Bi jokalari izango dira: ahobizi eta belarriprest.

Ahobiziek euskara gehiago egiteko konpromisoa hartuko dute. Lehen hitza beti euskaraz egingo dute. Ahaleginik handiena egingo dute hizkuntza ohituretan eragiteko.

Belarriprestek dakitena erabiliko dute edo erdaraz egingo dute, lotsa sentitzen dutelako, gaitasuna faltan dutelako, oraindik euskaraz egitera ausartzen ez direlako… baina giro euskalduna sortzeko bidea erraztuko dute, Euskera ulertzen dutelako.

Euskaraldian parte hartzeko izena eman behar da. Izena emateko bidea errazte aldera, Lauro Ikastolak gurasoentzako lotura sortu du gurasoen datu base propioa izateko eta gure bidez 11 egunez erabili behar diren ahobizi-belarriprest txapak, zuen seme-alaben bidez eskura izan ahal izateko.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences