HEZIKETA FISIKORAKO ARROPA – IKASTOLAKO TXANDALA

  • Haur Hezkuntza: derrigorrezkoa da Motrizitate eta Igeriketa egunetan.
  • Lehen Hezkuntza eta DBH: derrigorrezkoa da Heziketa Fisikoko egunetan.
  • Batxiler: ez da beharrezkoa, baina nahi duenak erosi dezake.

Nola erosi Ikastolako Heziketa Fisikorako arropa?

Erosketa, on-line egin behar da. Beherago dendara sartzeko esteka duzu.

Irakurri prozedura arretaz, mesedez

Eskaerak, etapaka antolatzen dira. Beraz, seme-alabak etapa ezberdinetan badaude, egin eskera bat seme-alaba bakoitzeko. Etapa berdinean badaude, eskera bateratu dezakezu.

Produktuak aukeratzerakoan, banaketa-etapa adierazi behar duzu.

Ordainketa, txartela bidez izango da, dendako aplikazioaren bitartez.

Zelan jaso erositakoa?

  • Haur eta Lehen Hezkuntza: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alabari emango diogu arropa.
  • DBH eta Batxiler: eskaera prest dagoenean, mezu bat hartuko duzue eta seme-alaba ohartu behar duzue atezainarengana joan dadin, jolastorduan. Eskaera hartzen duenean, baieztapen-mezua hartuko duzue.

Zelan itzuli edo aldatu erositako arropa bat?

  • Haur eta Lehen Hezkuntza: ikasleak arropa ekarriko du Ikastolara, gurasoen ohar batean egin beharrekoa azalduz, eta tutorearengana joko du.
  • DBH: jolastorduetan, atezain-arduradunaren gelan. IKASTURTE HASIERAN: eskaera asetuko dira lehenengo; beraz, aldaketak urrian egiten hasiko dira, arduradunak adierazten duenean.
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences