iPad edukiak

iPad edukiak :: DBH 3

Erabilitako plataforma

Classroom

Nola sartu

Koadernoan dituzten apunteetan jaso behar dute dena. Beste eduki guztiak: atazak, jarduerak, testuak… classroomen daude Google classroomera sartzeko ikaslearen erabiltzaile (lauro20.eus) eta pasahitza beharrezkoak dira.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Ikasgaia 3 ardatzetan banatzen da: gramatika, proiektuak eta dimentsio literarioa. Ardatz bakoitza gainditu behar da ikasgaia gainditu ahal izateko eta berreskuratzeko ere bai. Proiektu bakoitza independientea eta hizkuntza dimentsio batean oinarrituta dago.

Erabilitako plataforma

Classroom

Nola sartu

AMAIA: Ikasle guztiei classroomeko klaseko kodea eman zitzaien. Lauroko kontua edukitzea ezinbestekoa da Classroom erabiltzeko.

IÑAKI: ikasle guztiei classroomeko klaseko kodea eman zitzaien. Lauroko kontua edukitzea ezinbestekoa da Classroom erabiltzeko. Gurasoek edukiak ikusi ahal izateko ikaslearen iPadetik egin dezakete.

OLATZ: Ikasle guztiak Classroom-eko klaseetan sartuta daude kodearen bitartez. Lauroko kontua edukitzea ezinbestekoa da Classroom erabiltzeko.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

AMAIA: ebaluazioak agertzen dira, klasean lantzen diren atalekin eta atal bakoitzaren barruan behar den material guztia dago (teoria, ariketak, bideoak…). Classroomeko materiala koadernoan edota Ipad-ean lantzen da.

IÑAKI: Materialak erabili behar ditugun momentuan igotzen ditut, Atalka daude sartuta, alde batetik teoria, beste alde batetik ariketak eta bestetik lanak. Classroomen dagoen materiala ikasleek erabiltzen dute gero koadernoan lantzeko.

OLATZ: Materialak behar ditugun momentuan igotzen dira. Atalka sartuta daude.

Erabilitako plataforma

Showbie

Nola sartu

Ikasle guztiak jada sartuta daude. Gurasoek edukiak ikusi ahal izateko ikastlearen iPadetik egin dezakete edo sarbide propioa nahi izatekotan, irakaslearekin harremanetan ipini.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Hiruhilabete bakoitzeko karpeta bat egongo da. Karpeta bakoitzaren barruan jarduera ezberdinak egongo dira lantzen diren edukiak eta trebetasunak antolatuz. Debate de clase karpetan irakasleak emandako mezuak eta azterketa datak agertuko dira.

Erabilitako plataforma-k

Txostena

Site

Nola sartu

Zabalik dago Lauroko erabiltzaileentzat.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Sitean materiala gaika antolatuta dago. Honez gain, koadernoa beharrezkoa izango da, gaiaren edukiak eta ariketak bertan landuko dira.

Erabilitako plataforma-k

Showbie

INGELESA: Online TEXTBOOK Anaya Editorial

Nola sartu

INGELESEZ: Ikasle guztiak jada sartuta daude. Gurasoek sarbidea nahi izanez gero, irakasleari emaila bidali eta emango dio.
EUSKARAZ: Showbie-n sartzeko pasahitzak ikasturte hasierako aurkezpenean eman zitzaien ikasleei.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

EUSKARAZ: Edukiak lantzeko dokumentuak Showbie-n daude, eta horiek dira ikasgaiaren ardatz nagusia, idatzizko frogetan galdetzen direnak hortik ikasi daitezke. Entregatu beharreko lan eta proiektuak Showbie plataformaren bidez egiten ditugu. Kahoot bidezko galdetegiak egiten ditugunean ere, bertan agertzen dira.

INGELESEZ: Edukiak lantzeko dokumentuak Showbie-n daude, eta horiek dira ikasgaiaren ardatz nagusia, idatzizko frogetan galdetzen direnak hortik ikasi daitezke. Entregatu beharreko lan eta proiektuak Showbie plataformaren bidez egiten ditugu. Kahoot edo Socrative bidezko galdetegiak egiten ditugunean ere, bertan agertzen dira. Ikasgai batzuetan CK-12 plataforma baita erabiltzen dugu.

Erabilitako plataforma-k

Showbie

URL

Showbie-ren bidez lan txostenak partekatzen dira.

Nola sartu

Ikasle guztiak jada sartuta daude. Gurasoek sarbidea nahi izanez gero, irakasleari emaila bidali eta emango die.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Gaika antolatuta dago. Gai bakoitzaren barruan, txostena eta bestelako jarduerak daude. Baita laborategi praktiken txostenak.

Erabilitako plataformak

Classroom

Apunteak eta klasean banatutako ariketa eta fitxak

Nola sartu

Ikasturte hasieran ikasle guztiek dute pasahitza.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Classroomen eta koadernoan daude ebaluazio bakoitzean behar dituzten edukiak. Azterketa, proiektua eta ariketa puntugarriak egiteko beharrezko guztia bertan egongo da.

Erabilitako plataformak

Webgunea: www.plastikagela.com
YouTube kanala: plastikagela
Aurkezpenetarako SlideShare
Argitalpenetarako issuu
Showbie

Nola sartu

Webgunea denontzat zabalik dago eta Lauroko webgunean ere esteka dago. Showbien gurasoen sarbidea baimendu daiteke, beraz, gurasoek kodea nahi izanez gero, irakaslearekin harremanetan jarri beharko dira.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Ikasturtea proiektuka antolatuta dago. Proiektu hauek epe ertainekoak izango dira, beraz, proiektuak ez datoz bat ebaluazioekin. www.plastikagela.com webgunea eta Showbie proiektu horien arabera antolatuta daude.
1. proiektua HHko 4 eta 5 urteko ikasleentzat bideratuta dago. Bukaeran, ikasle hauentzat erakusketa bat antolatuko dugu eta ikasle hauekin jarduerak burutuko ditugu.
2. proiektuan, ikasle bakoitzak norbere adierazpen pertsonala burutzeko asmoz, 72 KILOS artistarekin batera egingo dugu.

Proiektuetan lortutako emaitzekin erakusketran antolatuko ditugu bai Ikastolan bai gure webgunean.

Erabilitako plataforma-k

Classroom

Nola sartu

Ikasle guztiei Classroomeko kodea eman zitzaien sartu ahal izateko.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Lan teorikoak egin behar direnean, irakasleak beharrezkoa den informazioa igoko du eta ikasleek Classroometik igoko dituzte haien lanak.

Erabilitako plataforma

Moodle

Nola sartu

Teoria guztia zabalik guztientzat.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Ikasturtea gaika antolatuta dago. Ebaluazio bakoitzean lan desberdinak garatuko ditugu gai horren barruan. Teknoko sitean informazioa aurkituko dute eta Classroom bidez entregatuko ahal dituzte lan gehienak. Eskuz ere lan ugari egingo dituzte. Irakasleak ikasleekin gainbegiratuko ditu.

Erabilitako plataforma

Classroom

Nola sartu

Ikasleek erabiltzailea eta pasahitza dituzte. Matrikulatuta daude. Familiak sartu nahi badu, irakasleari bisitari gisa sartzeko pasahitza eskatu ahal dio.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Ikasturtea proiektu kooperatiboetan eta azterketetan antolatuta dago. Material guztia Classroomen dute baita proiektu zein azterketetan eskatzen denaren azalpena ere.

Erabilitako plataforma-k

Classroom

Nola sartu

Classroomen jartzen dugu erabiltzen dugun materiala.

Ikasturtearen egitura

Hiruhilabete bakoitzean proiektu bana egingo dugu. Proiektuak Euskal Kulturarekin lotuta daude: Gau Beltza, bertsolaritza, sukaldaritza, Santa Ageda… Horrez gain, irtenaldiak eta egonaldiak izango dira ikasturtean.

Erabilitako plataforma-k

Classroom

Nola sartu

Classroomeko kodea emango zaie behar izatekotan

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Lan teorikoak egin behar izatekotan, Classroom erabiliko dugu.

Erabilitako plataforma-k

Showbie

Site

Nola sartu

Showbie-an ikasle guztiak daude matrikulatuta. Site-a zabalik dagoen plataforma da.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Aurten ESPAZIOA gaia landuko dugu eta honetan misio ezberdinak landuko ditugu. Site honetan MISIO eta asteroko lana zehaztuta egongo da.

Erabilitako plataforma-k

Webgunea: www.plastikagela.com
YouTube kanala: plastikagela
Aurkezpenetarako SlideShare
Argitalpenetarako issuu
Showbie

Nola sartu

Webgunea denontzat zabalik dago. Showbien gurasoen sarbidea baimendu daiteke, beraz, gurasoek kodea nahi izanez gero, irakaslearekin harremanetan jarri beharko dira.

Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra

Ikasturtea proiektuka antolatuta dago. Proiektu hauek epe ertainekoak izango dira, beraz, proiektuak ez datoz bat ebaluazioekin. www.plastikagela.com webgunea eta Showbie proiektu horien arabera antolatuta daude. 2. proiektua HHko 3 urteko ikasleentzat bideratuta dago. Helburua ikasle hauentzat jokoak diseinatzea eta sortzea izango da, bukaeran ikasle hauekin jarduerak burutuz.

Proiektuetan lortutako emaitzekin erakusketran antolatuko ditugu bai Ikastolan bai gure webgunean.

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences