Kultur Agendaren helburua asteburuetako planik garrantzitsuenak zuen eskura jartzea da. Euskeraz egin daitezkeen ekintzak zabaldu nahi ditugu. Horrexegatik, astero astearen amaiera aldera, bai helbide elektroniko bidezko zerrendez eta bai hemendik bertatik, asteburuko planak ikusgai izango dituzue: erakusketak, tailerrak, zinema euskaraz, antzerkiak, mendi irteerak, jolasak…

Kultur agendaren egitaraua hiru irizpideren inguruan sortuko da. Batetik, gure ikasleen inguru soziolinguistikoen arabera hiru eskualde hauetan zentratuko gara: Bilbo, Getxo eta Txorierri. Bestetik, 3-12 urte bitarteko umeekin egiteko jarduerak lehenetsiko ditugu. Azkenik, hezkuntzaren ikuspegitik garrantzitsuenak izan daitezkeen ekintzak aukeratzen saiatuko gara.

Horrez gain, zuen plan propioa egiteko baliabideak ere eskeini nahi dizkizuegu. Agenda sortzeko erabiltzen ditugun oinarrizko webguneak hementxe dituzue. Lotura hauetatik, nahi beste kultur jarduera jarraitzeko aukera izango duzue:

EUSKAL HERRIKO AGENDA

  • Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren kultur webgunea. Webgunerik zehatzena, osatuena eta erabilgarriena
  • Berria Egunkarian Euskal Herriko hainbat plan topatzeko webgune erreferentea.

BIZKAIA

BILBO

  • Ikusi eta ikasi Bilboko udaleko euskara zerbitzua euskara sustatzeko 3-12 urte bitarteko umeei jarritako webgunea. Bertan egitaraua oso zabala dago, hainbat eta hainbat ekintzekin: tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak…
  • Harrapazank Bilboko udala gazteei begira euskara sustatzeko egindako ekintzen webgunea.

GETXO

TXORIERRI

  • Mankomunitateak martxan dituen zerbitzuak. Horrez gain, dagokion udalaren webgunean agenda ikusi daiteke: Derioko kultur etxea, Sondikako kultur etxea…
  • Aikor Txorierriko euskara aldizkariaren agenda

PELIKULAK

El sitio web www.lauro.org utiliza cookies cuando un Usuario navega por los sitios y páginas web del portal. Puede obtener más información sobre las cookies en la sección LOPD.