1993. urtean hasitako praktika berezi honen xede nagusia, Ikusentzutezko albistegi baten bitartez eskolako hainbat hizkuntzen erabilera erraztea da. Euskera eta beste hizkuntzen berriztatzearen behar izana, ikasleentzat bizkorrago, eraginkorrago eta adierazgarriago eginez, euren idatzizko eta ahozko erabilera, ohikoak ez diren beste kontextu zabalago eta interesgarriago batzuetara luzatuz sortu zen proiektua.
Gaur egun, Telelauro DBHko 2. mailako ikasle guztiekin batera ekoizten da. Euskara ikasgaiko asteroko ordu bat ikus-entzunezkoa egiteko darabilgula. Gainera, plastika arloko irakaslearen laguntzaz mundu digitalaren irakaskuntza ere bermatzen da. Beraz, TeleLauro proiektua ahozkotasuna sistematizatzeko bitartekoa da eta, aldi berean, ikasleak ikus-entzunezkoen mundura hurbiltzeko ahalegina.
Ikasturte honetan Telelauroko albisteak eskola girotik kanpo atera nahi dugu. Horretarako propio sortutako blogean edukiak txertatu nahi ditugu. Bertan hainbat ikus-entzunezko atalak ikusteko aukera dago: albisteak, esketxak, elkarrizketak, Lauroko bizimodua, ikasleen apunteak, zaletasunak, Laurotik kanpoko ekitaldiak, laburmetraiak… Ikasleak gero eta trebatuago datozen honetan kalitate handiko lanak egiten dituzte, eta beharrezko ikusten dugu lanak plazara ateratzea.
Zer egiten dugun ikusi nahi? Klikatu hemen