Finalista en la Olimpiada de Filosofía, Garazi Ibaseta
Este año fueron diez los alumnos y alumnas que presentaron sus trabajos de disertación en Euskadiko Filosofia Olinpiada, dedicada a «Cuidados».
Garazi Ibaseta Azkorra, de 2º curso, se ha clasificado para la Final de Euskadi, que se celebrará el próximo 21 de febrero en Gasteiz. Zorionak Garazi!
Le hemos preguntado a Garazi qué supone para ella participar en estas Olimpiadas: «Filosofia Olinpiadak mila idea hartzea da eta, guztion artean, hauek leundu, garatu eta erlazionatzea. Nire ustez, elkarrizketa bat sortzean datza, testua idatzi eta bidaltzea baino. Niretzat, Filo Olinpiaden gauza onena lagunekin hitz egin eta, azkenean, erantzunekin baino, galdera gehiagorekin ateratzea da. Lagun batek, orain dela bi egun, esan zidan onena sortzen den talde sentimendua dela, eta guztiz ados nago.
Azken finean, idazten dugun disertazioa azken gogoeta da, iceberg-aren punta, baina azpitik, itsasoan murgilduta, beste guztia dago. Izan daiteke egunetan zehar garatutako galderak, izan daiteke bi urtetan zehar izandako WhatsApp taldean kontu ezberdinak komentatzea, izan daiteke arratsaldeko zazpietan (testua 8etan entregatu behar zenean) jaso nuen lagun baten deia, bere disertazioaren inguruan iritzi baten bila. Laburbilduz, ez dut uste Filosofia Olinpiadak kontu indibiduala direla, egiten dugun guztiok batera eraikitzen dugun zeozer baizik. Testua edo finalaren kontzeptua, horren aurrean, anekdotikoa besterik ez da. Aurtengo gaiarekin erlazionatuz, agian hau ere bada zaintzea. Pentsamenduak (edo pentsatzeko gaitasuna) zaintzea, pertsonen arteko loturak zaintzea, lagunak zaintzea…».
