Batxilergoko ikasle batzuk ere Euskaraldian parte hartu nahi dugu. Euskararen lurrraldean 11 egunez egingo den dinamikarekin bat egin nahi dugu. Gure kontzientziak astindu nahi ditugu, konturatu gaitezen gure ohiturak aldatzea ez dela hain zaila; uste baino gehiagok euskaldun sentitu eta euskaraz egin nahi duela baina bultzada txikia behar dugula, elkarri babesa adierazteko; egiten badugu, gehiago kostatzen zaienei euskara erabiltzeko aukera handiagoa emango diegu. Azken finean ikasleok jabetu gaitezen keinu txiki honekin aldaketa handia eragin dezakegula Ikastolan eta geuregan.
Une oro, hamaika egunez, euskaraz jardun.
Autobusa hartzen dugunetik utzi arte, euskara ahoan dastatuz, elkarbanatuz, maitatuz, sentituz, zabalduz, abestuz, dantzatuz, haserretuz, … ERABILIZ.
Konpromisoa hartuta, Batxilergoko ikasleok, badakigu euskara dela euskaldun egiten gaituena, postureoak aspertu gaituelako eta hitzak ekintza bihurtu nahi ditugulako.
Loretxotik arantzak kentzeko egin zuten ahalegina ez dadin desagertu, gure kemena soilik ez, gure izaeraren, gure kulturaren, gure askatasunaren zati handia delako, izan ginena, garena eta izango garena delako.