Erabilitako plataformak:
Classroom
Nola sartu
Google Classroomen plataformaren bidez lan egiten dugu. Google classroomera sartzeko ikaslearen erabiltzaile (lauro20.eus) eta pasahitza beharrezkoak dira. Classroomen eduki guzti-guztiak izango dira, gaika antolatuta.
Bloga zabalik dago eta edonor sartu daiteke. Menuetan atalka eduki batzuk topatu daitezke. TELELAUROra sartzeko lauro20 kontua ere behar da.
Ikasturtearen egitura eta erabileraren azalpen laburra
Ikasgaia eremuka (Euskara, Bio-geo eta Mate) lan egiteko planteatuta dago. Ebaluazio bakoitzean lantzen den gaiak zeharkatzen du konpetentzia espezifikoa eta testu genero bati dagokion produktu bat ekoiztu behar dute: aldizkaria, aurkezpena, bloga, bideoa, podcasta… Ariketak eta bestelako jarduerak Ipadean zein koadernoan egingo ditugu.
Horrez gain, gramatika atala (aditzak eta akatsak zuzendu) eta literatura atala (irakurliburuak) daude.
TELELAURO proiektu komunitarioak ere classroom bat dauka. Bertan lanak eta ariketak daude. Honekin batera, telebista katea dago, ikasleek egindako ikus-entzunezkoak partekatzeko.