Entrevista a Jon Gerediaga, Premio Euskadi de Literatura 2024
Jon Gerediaga Goitia, exalumno de Lauro y profesor en Secundaria hoy en día, ha sido premiado con el Euskadi Literatura Saria 2024 con el libro Zeru-lurren liburua (Elkar), su séptimo libro de poesía.
Sus alumnas Naia Puentes Ruiz y Elaia García Madroñal han buscado un hueco para entrevistarle en el jardín frente a su edificio de Bachiller, donde Jon les ha contado: «Estos árboles los plantamos cuando éramos alumnos».
Eskerrik asko eta zorionak, Jon!
Naia Puentes García: Zertarako poesia?
Jon Gerediaga: hori galdetu zuen poeta batek, bueno, askok galdetu dute. Baina nik beti erabiltzen dut poeta aleman baten esaldia: “Zertarako poesia garai nahasietan?” Berak esan zuen hori XIX. mendean eta oraindik garai nahasietan bizi gara: mundu erdia gerran dago, beste erdia hankaz gora. Orduan pentsatzen dut poesian aurkitu ahal dela, noizean behin, atseden-leku bat, arnasa hartzeko tarteren bat, ez ibiltzeko denbora guztian gerra hotsak entzuten. Aterpe bat izan daiteke, arnas-gune bat.
Elaia García: “Iraun behar duenaren alde” egiten duzu Zeru-lurren liburuan… Etengabe aldatzen den gizartean nola egin daiteke hori?
J.G.: bueno ba, etengabe daude gauzak aldatzen eta era berean beste gauzak batzuk irauten dutelako, ez? Gu desagertzen garean ere, ez dakit lur honek belarra izango duen, baina jarraituko dute itzalek, edo argia, edo naturak. Nik uste dut horrek daukala ibilbide bat gizakiarena baino luzeagoa. Eta ez bada hemen, izango da beste planeta batean, unibertsoko beste bazterren batean. Beti egongo da, pentsatzen dut nik, sikiera liken bat edo goroldio zati bat lekuren batean. Orduan, nik pentsatzen dut dena aldatzen ari dela etengabe. Eta, aldi berean, zeintzuk irauten duen, edo iraun beharko lukeela, eta horren alde egin.
N.P.: Baita ere aipatzen duzu natura eta zer ikasi duzu naturaren kontenplazioa eginez.
J.G.: Iruditzen zait asko dagoela ikasteko, inguru-naturala dala maixtra zahar eta misteriotsu bat bezala. Eta nik ez dakit zein lezio ematen duen, ez dakit deszifratzen naturak zer esaten duen. Bakarrik dakit naturaz inguratuta nagoenean, adibidez, kostatzen zaidala bakarrik sentitzea. Sentitzen dut akonpainatuta nagoela eta ez nagoela bakarrik. Eta horregatik nik beti idazten dut aire zabalean eta halako lekuetan, bulegoan edo tabernetan baino gehiago gustatzen zait kalean, parkeetan edo baratzean idaztea; ondo sentiarazten nauelako naturak eta iruditzen zaidalako beti ispilu bat bezala. Askotan naturaz hitz egiten duzu eta, aldi berean, gizakiaz ari zara hitz egiten. Erabiltzen dituzun hitzak gizaki batenak dira. Arbolek ez dute komunikatzen. Igual komunikazio motaren bat izango dute, baina ez hitzekin. Orduan, giza-hitzak erabiltzen ditugun bitartean, beti ari gara agian naturaz hitz egiten, baina baita gure buruaz ere, hitz humanoak direlako.
E.G.: Zergatik natura eta ez inguruan dauden beste gaiak? Zer ematen dizu naturak?
Inguruan dauden gaiak kezkagarriak dira eta jorratu behar dira, baina pentsatzen dut badaudela aldizkari nahiko, egunkari nahiko, telebista nahiko, igogailu eta tabernetan besterik ez da esaten; eta nire ustez, hitz poetikoak erabakitzen badu, libreki, hortik joatea, ondo iruditzen zait, baina ez derrigorrez markatzea hitz poetikoari zeren inguruan hitz egin behar duen, horren kontra nago. Egia da nik gerrak eta, esplizituki ez ditudala aipatzen poemetan, baina aipatzen ez duzunaren itzala ere hor dago. Gauza batzuk, hitz poetikoaren kasuan, ez esaten, esaten duzu. Askotan esan behar dena itzal bat bezala agertzen da, hor esan nahi duzunaren inguruan. Batzuetan hitz egiten duzu gauari buruz, eta ari zara beste gauza asko aipatzen, baina gaua da.
Ez du zertan kutsu negatiboa eduki beti, baina esan ohi dut beste hitz batzuekin, beste iradokizun batzuekin, beste itzal batzuekin aipatzen dituzula edo aipatu nahiko nituzkeela bizitzaren alde dana eta dira, gutxienez, bizitza eta heriotza. Eta nahi dut pentsatu hori presente dagoela liburuan, nahiz eta modu esplizituan ez dudan hitz egiten gerrei buruz edo torturei buruz edo bortxaketei buruz, edo gauza horiei buruz. Ez dut uste derrigorrezkoa denik. Batzuetan esaten dute «Hitz egin behar da honetaz», edo «Ezinbestekoa da hitz poetikoak edo literaturak edo arteak hitz egitea honetaz, hau da gaia inportanteena…». Horrelako agenden kontra nago, baldin badago leku bat aske hitz egiteko, hori hitz poetikoaren esparrua da.
N.P.: Aipatu duzu natura inspiratzen zaituela. Baina naturaz gain, zein idazlek inspiratzen zaituzte idaztera eta poesia egitera?
J.G.: Poema bat idazten zagozenean, bizi dozun danak eduki ahal du eragin bat. Agertzen dira, ahotsak agertzen dira, oroimenak agertzen dira momentu horretan inguruan dituzun gauzak, eta tartean, baina beste eragin askoren artean, libururen bat igual ere bai, eta autoreak. Esan nahi dut eragina bizitza dela, ez dela bereziki literaturatik literaturara pasatzen den gauza bat. Baina bueno, autoreak aipatu behar baditut, poesian gehien maite ditudanak dira Hölderlin, hamazortzi-hemeretzigarren mendeko poeta bat; eta Rilke. Biak dira alemanak. Baina badaude beste batzuk ere bai, Dickinson, Edith Södergran. Filosofoak ere gustatzen zaizkit batzuk: Gaston Bachelard, María Zambrano. Asko irakurtzen dut, eta denetatik, eta ez dakizu gero idazteko orduan zein ahots helduko zaizun. Hitz poetikoaren bila zoazenean, badago gauza bat arrazionala dela eta halako ekintza linguistiko bat, aukeratu behar dituzulako hitzak. Baina badago beste zerbait, eskapatzen zaizuna, ez dakizula nondik datorren, eta horrek baldintzatzen du gero poemaren emaitza zein den. Gauza arrazionala da, baina aldi berean, ezustekoak daude. Poema bukatuta egon arte, nik ez dakit zer esango dudan, zer agertuko den poeman. Izan daitezke bost minutu edo hamar minutu, edo ordu erdi, idazten ari zarena, eta bukatzen denean esaten duzu «ez nekien buruan hau neukanik bez».
E.G.: Eta bada hau zikloaren amaiera, edo liburu gehiago egongo dira?
J.G.: Ba nik nahi dut pentsatu berrogeita zortzi urterekin oraindik badaukadala denbora gehiago idazteko ere. Ez dut pentsatu nahi zikloaren bukaera denik. Gainera, ni ikasle sentitzen naiz. Ez dut pentsatzen heldu naizenik inora oraindik. Banabil, bilatzen eta bilatzen. Esaten dut liburu hau dela aurrekoa baino apurtxo bat hobea, baina hurrengoa baino txarragoa. Eta beti nabil hurrengo poema idatzi nahian. Eta ez, ez dut ikusten amaiera denik, espero dut ezetz. Printzipioz ez da nire plana.
E.G.: Noiz hasi zinen poesia idazten?
Ba zuen adinarekin, hamasei urterekin edo holan. Hemen, Lauron, orain jubilatuta daude, baina egon ziren literaturako hiru irakasle oso potente niretzako: bat zan Anjel Zelaieta, beste bat san Julian Miñaur, eta bestea Mara Salinas. Eta batzutan, horien klaseetan, ariketa zen «Benga, idatzi poema bat, libre; edo idatzi testu bat, libre». Eta hor ikusi nuen gustura sentitzen nintzela, eta gero, beranduago, hemeretzi urterekin edo holan, hasi nintzen motxilan beti koaderno bat eramaten eta koaderno horrekin konturatu nintzen batzuetan bai, tabernetan ondo pasatzen nuela, eta oraindik ere, baina batzuetan eskapatzen nintzen hondartzara, edo mendira, eta hasi nintzen nire baitarako poemak idazten. Eta hasieran grapatzen nituen, egiten nituen fotokopia batzuk eta grabatu, eta lagunei banatu; eta holan hasi nintzen.
E.G.: Ba eskerrik asko gure galderei erantzuteagatik.
J.G.: Eskerrik asko zuei.