Zorionak eta urte berri on!

Heldu da ikasturteko lehen geldialtxoa egiteko unea! Gabon zoriontsuak eta lasaiak opa dizkizuegu! Gozatu familiaz, lagunez eta atsedenaz, urtarrilean indarberrituta itzultzeko bigarren hiruhilkoari begira (ikus egutegia). Eskerrik asko denoi, ikasle, familia eta pertsonalari Lauro Ikastolako Proiektua aurrera eramateko egindako lan eta erakutsitako inplikazio eta elkarlanagatik: gogoz, profesionaltasunez eta elkartasunez denon artean osotzen dugu denontzako proiektua. ...

Xake Txapelketa Lehen Hezkuntzan: txapelduna, Paul Aurrekoetxea

Lehen Hezkuntzako ohiko hiruhileko Txapelketaren Finala burutu da abenduaren 19. Bosgarren eta seigarren mailako ikasleek hartzen dute parte, boluntarioki, jolastorduetan, eta opor aurretik, azken txanpa izan da. Ikasle askok jarritu dute finala, zeinetan Eriz Iturrizaga (5.D gela) eta Paul Aurrekoetxea (6.E gela) aritu izan diren. Zorionak Pauli lortutako garaipenagatik. Gabonetako jaialdian hartu du bere saria.

San Tomas azoka ederra Lehen Hezkuntzako 2. mailan!

San Tomas azoka izan dugu Lehen Hezkuntzako 2. mailan. Bikain antolatu eta kudeatutako azoka izan da: ikasle eta irakasleek egunak eman dituzte zapiak prestatzen, produktuak erabakitzen eta etxetik ekartzen, postuak atontzen,… lan bikaina egin dute! Bezero andana hurbildu da, Lehen Hezkuntzako 1., 3. eta 4. mailako ikasle guztiak! Ez dago horrela ikasi eta neguari ongi ...

Gela Berdeenari Saria, 5A eta 6C gelei

Opor aurreko azken egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 3. zikloak “Gela berdeenari I. sariak” banatu ditugu, hau da, lehen hiruhilekoari dagozkionak. Urria, azaro eta abenduan goizeko hamaiketakoan elikatze osasungarri eta jasangarritasunaren alde adierazitako konpromisoagatik banatzen da sari hau, fruta gehien jan eta hondakin gutxien sortzen duen gelari, hain zuzen. Hiruhilean zehar, ikasleek datu bilketa egiten dute sariek ...

Irune Salcedo Roquek Batxiler Sari berezia hartu zuen

Abenduaren 12an Irune Salcedo Roquek 24-25 Batxiler Sari berezia hartu zuen, Euskadiko beste 16 ikasleekin batera. Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak sariak banatu zituen, Irune laugarrena izan zelarik, eta nesketatik lehena. Irune, bere familiaz gain, Nerea Loidi eta Mikel Gorostidi Batxilerreko zuzendari eta koordinatzaileaz lagundurik bertaratu zen. Eusko Jaurlaritzaren Batxilergoko Sari Bereziak ...

DBHko proiektua ezagutu nahi? Matrikula ofiziala: otsailak 2-13

Ate irekietako jardunaldiak antolatzen ditugu gure Bigarren Hezkuntzako proiektua ezagutzeko, zeinetara ikaslearekin batera etor zaitezketen. Abenduaren 16 eta urtarrilaren 27rako bisitaldiak antolatu ditugu familia eta ikasle interesatuak Ikastolara etorri eta Bigarren Hezkuntzako Lauro Ikastolako Proiektua eta arlo berezi batzuk hurbiletik ezagutu ahal izateko. Interesa baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan eta zuen beharrizanetara ere moldatuko gara ...

Teknologien erabilera osasuntsu eta segurua sustatzeko tailerra Ertzaintzaren eskutik

Abenduaren 1etik 4ra bitartean, DBH1.mailako ikasleek interneten arriskuak eta horren inguruko prebentzio gakoak landu dituzte Ertzaintzak emandako hitzaldietan: teknologien erabilera osasuntsu eta segurua sustatzeko tailerra izan da. Hitzaldiak bi atal nagusi izan dituzte: alde batetik, chat ezberdinekin eta sare sozialekin lotutako arriskuak aztertzea; eta bestetik, haien erabilerarekin lotutako arazo eta delituak ezagutzea. Ertzaintzako espezialistak aplikazio ...

Orientabide profesionala: gurasoen kolaborazioa

Abenduaren 5ean Ikastolako guraso boluntarioak Batxiler 2. mailako ikasleekin izan dira euren ikasketa eta bereziki ibilbide profesionalak azaltzen, ikasleei laster hartu beharreko erabakietan laguntzeko asmoz. Aurtengo Batxilerreko Orientabide Planean parte hartu izan duten gurasoak izan dira: Eskerrik asko!!!

Euskararen Eguna denekin partekatu nahi izan dute Haur Hezkuntzako ikasleek

Gogotsu grabatu dute 4 eta 5 urteko ikasleek “Ikusi Mendizaleak” bideoa Euskararen Nazioarteko Eguna denekin partekatzeko. Argi dugu gure hizkuntzarekiko konpromezua ez dela egun batekoa, egunerokoa baizik, betiko abestiak atzokoak, gaurkoak eta biharkoak ere diren moduan. Gure hizkuntza, gure nortasuna, gure etorkizuna

Abesbatza Fair Saturday ekitaldian, laugarren urtez

Azaroaren 28an izan zen Bilbao Arenan Fair Saturday Event ekitaldia, Ei! Bilbao, FS ekimenari hasiera ematen diona, alegia. Lehen Hezkuntzako Abesbatzak parte hartu zuen, Arhats Rekondok zuzentzen dituen 75 neska-mutilak, hain zuzen. Laugarren urtez parte hartu izan dugu kultura sustatu eta bistaratu nahi duen musika ekitaldi honetan, bestelako kontsumoak arbuiatu eta ekitaldi kulturaletan primeran pasatu ...

“Familia-enpresa ikasgeletan”: “Arteche” bisitatu dute Ekonomiako ikasleek

AEFAMEK  (Asociacion de Empresas Familiares de Euskadi) antolatutako “Familia-enpresa Ikasgeletan” programa ekintzailetzailearen barne, Gizarte Zientzietako Ekonomia ikasgaiko Batxiler 1eko ikasleek Mungiako Arteche bisitatu dute. Programa honek, Euskadiko hiru lurraldeetako familia-enpresa liderrak biltzen ditu bere jarduera-sektore guztietan.  Irteeran, ikasleek elkarteko enpresaburu familiarren hitzaldia entzuteko aukera izan dute: Alex Arteche, enpresako zuzendaria eta Ikastolako guraso izandakoa; Gaizka ...

2024an jaiotako umea duzu eta ezagutu nahi gaituzu? Etorri ate irekietara

Matrikulazio ofizialeko epeei begira, ohi denez Ikastolak bisitak antolatzen ditu familia interesatu berriei gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutzeko: Bisita hauetan, proiektu eta instalazioez gain, gure kooperatiba eta matrikula prozesu osoari buruzko informazioa hartuko duzu. Itxaroten zaitugu!


Iniciativa Steam EkimenaErronka Garbia