112: Haur Hezkuntzako umeek ondo dakite zertarako den!
Ikastolako etapa guztietan burutzen diren lehen sorospen eta larrialdiak nola tratatu jardueren artean, Haur Hezkuntzan bideo bat grabatu dute ikasleek prozedurak ondo barneratzeko.
Bost urteko umeek, euskarako irakasleek eta Erizainak berak parte hartu dute grabaketan, eta abestia ere bertan sortua da, Katalin andereñoaren eskutik.
Bideo osoa Familien atal pribatuan jarri dugu, bideo galerietan. Disfrutatu eta argi izan, LARRIALDIETAN, BAT BAT BI!