15 ikaslek hartu dute aitorpena Jakin-Min programa parte hartu izanagatik

Ikasturte honetan markak hautsi ditugu: hamabost ikaslek burutu dute Jakin-Mina hitzaldietako programa, Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez.

Aitorpenezko agiriok ekitaldi ofizialean hartzen ohi dituzte ikasleek, Hezkuntzako Sailburuaren eskutik, baina osasun egoera dela eta Ikastolara bidali eta Esther Atela irakasle arduradunak banatu die.

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere. Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz bertaratzen dira.

Zorionak konpromiso hartu eta egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.