2030 Agenda: bultzada berria jasangarritasunean hezteko

Lauro Ikastolako proiektuan jasangarritasunaren ikuspegiak beti izan du protagonismo berezia, eta Eskola Agenda 21 proiektua eskoletan martxan jarri zenean, berehala atxekitu eta 2012 urtean lehen Eskola Jasangarriaren agiria lortu genuen, gaur egun ere mantentzen duguna.

Jasangarritasunaren proiektuek ere aurrera egin dute 2030 Agenda bihurtuz, Nazio Batuen Erakundeak (ONU) proposatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak – GJH oinarritzat hartuta.

Orain arte Eskola Agenda 21 ardura izan den Asier Etxebarrieta irakasleari, arduradun berria gehitu zaio, Jonan Gomez. Webgune berria ere sortu da, Ikastolako webaren azalean txertatu dena, eskuragarriago, Plan honek datozen urteetan izango duen garrantziaren islada. Bere helburua: “GJHak lortzeko erabiltzen ditugun planak, ekimenak eta proiektuak azaltzeko eta mundura zabaltzeko”.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.