Batxilerreko ikasleak, Donostiako International Physics Center-ean
Irailaren 28an bigarren Batxilerreko ikasleak diren Sue González, June Monge, Iker Rementeria, Aida Rodriguez eta Amaia Zurinaga, Erik Serna irakasleak lagunduta, Donostia International Physics Center-rek (DIPC-k) antolaturiko “top@DIPC – Zientziarekin solasean!” topaketan izan dira. Bertan puntako ikertzaileen eta hainbat zentroetako bigarren hezkuntzako ikasleen arteko solasaldia burutu da.
Edizio honetarako, mundu mailan izen handiko hiru ikertzaile izan dira gonbidatuak: Dame Jocelyn BELL BURNELLastrofisikoa, Martin KARPLUS kimikaria (Kimikako Nobel Saria 2013) eta Klaus von KLITZING fisikaria (Fisikako Nobel Saria 1985).
Horrela, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin dute eta beren lanari eta esperientziari buruz ikasleek egindako galderei erantzun diete.