Batzar Nagusiak kooperatibaren kontuak onartu ditu

Otsailaren 23an ospatu dugu Ikastolako Batzar Nagusia. Ekitaldia minutu bateko isiluneaz hasi zen, Leire Arenas Pérez ikaslearen omenez.

Quorum-a 148 bazkidekoa izan zen, etorritako eta ordezkatutakoen artean.

Kooperatibaren Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta auditoretza elkartearen izendapena onartu zituen.

Jagolaritza Batzorde berriztatu eta ondoko bazkideek osotuko dute: Olatz Larrauri Arregi, María Rodríguez Uranga, Amagoia Tejedor Ortuondo eta Ana Uriarte Uranga.

Kontseilu Errektorearen informazio atalean Urteurreneko ekintza guztien laburpena biltzen duen ondoko bideoa ikusi ahal izan zen:

 


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.