42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira IKT ikasleak
Batxiler 1. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak jakintzagaiko ikasleak 42 Urduliz Bizkaia programazio campus-ean izan dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dagoen “Adimen Artifizialaren hastapenei buruzko tailer teknologikoa” tailerrean parte hartzera.
Bisitari hasiera emateko, 42 Urduliz Bizkaia zer den eta beraien lan egiteko modua azaldu dute, hau da, gaitasun teknikoen eta zeharkako gaitasunen, balioen, jarreraren eta ikaskuntzaren akademia da, Fundación Telefónicaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, prestakuntza-eredu disruptibo bat planteatzen duena, lan-merkatuak eskatzen dituen erronka eta profil digital guztietarako.
Ondoren, Adimen Artifizialaren (AA) inguruko tailerrarekin hasi dira ikasleak: lehenik, AA zer den, nola funtzionatzen duen eta alborapenak eta genero-ikuspegia kontuan hartzearen garrantzia azaldu diete; eta ondoren, tailer praktikoa. Ikasleek AA bat entrenatzen ibili dira ordenagailuetan, 42 metodologia aplikatuz (irakaslerik gabe, libururik gabe, lankidetzan eta modu gamifikatuan).
Oso esperientzia interesgarria izan da eta ikasleek gozatu dute.






