Talde-lana nagusi Greenpower kotxeen lasterketan

 

Igandean, otsailak 18, Greenpower proiektuko lasterketa izan genuen Bilbon, Kale Nagusian. Eguraldiak lagundurik, Ikastolako guraso-laguntzaile eta ikasle parte hartzaileak, eta beste hainbeste lagun hurbildu ziren ekitaldia ikustera.

Lauro Ikastolak zazpi kotxe eraman zituen, bi kategorietan banaturik: bi kotxe Goblin kategorian, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat; eta bost Formula F24-ean, DBH 1ekoentzat. Lasterketa giro ezin hobean burutu zen, guraso bolondresak buru-belarri lanean eta ikasleak euren onena emanez kotxeen prestaketan, proiektuak aurkezten, lasterketan, etab. Eta ikusleen animazioa, bikain!

Sariei dagokienez, hauxe izan zen emaitza:

Goblin kategorian:

  • Aurkezpen onerari saria: Passengers
  • Lasterketan 2. saria: Big Bang Group
  • Lasterketan 3. saria: Passengers

Formula F24 kategoria:

  • Aurkezpen onerari saria: Lauro GD (1D taldea)
  • Talde-espirituari saria: Formulauro (1A taldea)
  • Lasterketan 2. saria: Lauro GD (1D taldea)
  • Lasterketan 3. saria: Velocars (1C taldea)

Eskerrik asko denoi egindako lanagatik! Familien atal pribatuan hamaika argazki dituzue.

Jarduerak oihartzun handia izan du komunikabideetan.

EiTB Teleberri

BIZKAIA IRRATIA

EL CORREO

DEIA

DEIA

DEIA, otsailak 19

Elkarrizketa RADIO EUSKADI, 2018-02-19:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.