Batxilerreko ikasleek Ikerketa Lanak aurkezten dituzte mugikortasunaren astean
Mugikortasun jasangarriaren astea dela eta, Batxilergoko ikasleek Ikerketa lana ikasgaian diseinatutako proiektuen erakusketa burutu dute DBH 1. mailako ikasleentzat. Bertan ibilgailu jasangarrien funtzionamendua erakutsi da, ikasleak sentsibilizatuz eta mugikortasun jasangarria sustatuz, baita atmosfera kutsatzen duten gasak murriztearen garrantzia adieraziz ere.
Ekintza hau gainera, European mobility week web orrialdean erregistratua izan da: KLIKATU HEMEN