“Nigerrerako ur-tantak” kanpainia burutu dugu etapa guztietan

Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuan agertzen dira. Hori dela eta, Ikastolako Giza-konpromisoko Planaren ikasturteko hirugarren ekintza burutuko dugu: UNICEFen “Nigerrerako Tantak, Lasterketa”n parte hartu dugu etapa guztietan.

Nigerreko eskolen %15ak baino ez dauka edateko ura eta laguntzaren bitartez, oinarrizko osasunean eragiteaz gain, haurren hezkuntza matrikulazio tasa igotzea ere lortuko dugu.  Ikasleek emandako laguntza ekonomikoarekin Nigerreko 50 eskoletara ura eramatea errealitate bihurtuko dugu.

Euroaz gain, etapaz etapa kontzientziazio jarduerak burutu ditugu. Haur Hezkuntzan ur depositua sortu dugu eta ikasleek egindako ur tanta garbien bidez bete dugu. Ostiralean denok batera eraiki dugun iturriak ur-tangatik ur garbia isuri egin zuen eta ikasleek uraren garrantziaz kontzientzia hartu dute.

Lehen Hezkuntzan eta DBH-Batxilerren Herri Kirolak egin ditugu. Ordu batez ahalegin fisikoa eginez, UNICEFeko helburuekin bat egin dugu modu sinbolikoan. Honez gain, DBHko 1. Mailako ikasleentzako hitzaldia eskaini du Garazi Barriusok, UNICEFeko langileak, eta UNICEF zer den azaltzeaz gain, Pakistango haurren egoera ere bertatik bertara kontatzeko aukera izan zuen.

IMG_1789 IMG_1810 P1150785 P1150846

Nigerrerako ur tantak proiektuaren argazki guztiak, galerian dituzue ikusgai, GIZA-KONPROMISO atalean.

Eskerrik asko guztioi laguntzagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.