Zein errugbi egun polita!
Lauroko jokalariak Bizkaiko ehun neska-mutil baino gehiagorekin aritu ziren Ikastolako Gaztaiñazpi zelaian, abenduaren 18an. Errugbiaz gozatu ahal izan genuen Universitario Bilbaoren eskutik, goizean zehar partida ezberdinetan lehiatu ziren Lauro-UNIR taldeekin.
Jardunaldi arrakastatsua izan zen, neska-mutil asko ibili baitziren kirol honetan lehen urratsak ematen, eta ondoren, taldekide eta aurkari guztiek, hirugarren denbora bikaina partekatu zuten Behekosoloako kafetegian.