INSPIRA programa: nesken bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen

Seigarren urtez martxan ditugu INSPIRA proiektuko saioak Lehen Hezkuntzako 6. mailan, Ikastola aitzindaria izan baitzen programa honetan parte hartzen: lehen ikasturtean Euskadiko 11 ikastetxe izatetik, egun 6 Autonomi Elkarteko 119 izatera igaro gara.

Inspira STEAM Deustuko Unibertsitateak sustatzen du, Innobasqueren lankidetzarekin Euskadin, neskengan teknologia eta zientziarako bokazioa bultzatzeko helburuarekin. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik.

Sei asteko iraupena duen programa honetan, bai neskek zein mutilek hartzen dute parte, saio batzuetan elkarrekin, eta besteetan, banaturik, edukiak modu ezberdinez lantzen baidituzte taldeko mentoring teknikari jarraituz. Aurten, programako arduradunek aurreko edizioetan planteatu zen erronka bati ekin diote: ikasleen neska-mutilen familiekin lan egin, eta horretarako saio bakoitza amaitutakoan, familiek landutako edukien berri izango dute.

Proiektuaren muina emakume aholkulariak dira, borondatez haien eguneroko bizitza ikasleei klase orduetan azaltzen dietenak. Ikasturte honetan bertaratu diren mentore-aholkulariak dira Amaia Vicario, Izar Lopez eta Maialen Choya, azken hau Lauroko ikasle-ohia eta guraso gaur egun.

Inspirari buruzko informazio gehiago ikusteko KLIKATU HEMEN


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.