Lehen Hezkuntzako Plastika erakusketa Behekosoloko kafetegian
21/22 ikasturteko 1.hiruhilekoan, Lehen Hezkuntzako 5. mailan Plastika arloan, koloreak landu zituzten ikasleek, hainbat astetan zehar bideoak, argazkiak eta zirkulu kromatikoak erabiliz.
Koloreen gaian erabat murgilduta, artelanak egiteko prozesuari ekin zioten eta 3-4 kidetako taldetan lanean hasi. Arte-lanak sortzeko teknika: erretilu batean ur pixka bat prestatu, koloretako esmalteak bertan isuri eta kartulina bat segundu batzuetan uretan murgildu.
Emaitza ikusgarri Behekosoloko kafetegian. Ikusteko aukera baduzue, ez galdu!