Hasi dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren teknifikazioak Behekosoloan

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Lauro Ikastola aukeratu du berriz ere bere etxea izateko, eta jarduera ugari burutuko dituzte Behekosoloa Kiroldegian aurten.

Esate baterako, urtarrileko azken asteburuan Teknifikazio saio klasikoak hasi dira, asteroko entrenamendu trinkoak, probintzia osoko haurrak bilduko dituztenak.

Aurtengo udan, berritutako Behekosoloko kiroldegiak saio hauek guztiak hartuko ditu, federazioak antolatzen dituen entrenatzaile ikastaroei eta Bizkaiko selekzioen entrenamenduei espazioak esleitzen jarraitzeaz gain.

Pozik gaude BSFrekin lanean jarraituko dugulako eta beraiekin hainbeste bizipen partekatu ahal izango ditugulako. Gure aldetik, entrenatzen jarraituko dugu, gure jokalariek gure instalazioetan antolatzen diren esperientzia paregabe hauetan parte har dezaten.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.