Ikasle-ohien informazioa hurbilagoa da gure ikasleentzat: Batxilerreko orientazio programa
Aurten, lehen aldiz, Gradu ezberdinak burutzen ari diren ikasle-ohiek Batxilerreko Orientazio programan parte hartu dute. Dagoeneko bi saio burutu ditugu, Biosanitarioa, Kirola, Enpresa, Zuzenbide eta Finantzak ikasketak egiten ari diren ikasleekin. Beste bi saio izango dira hurrengo asteetan Ingeniaritza arloekin.
Modu telematikoan konektatu dira, Tutoretza orduak baliatuz eta Batxilerreko ikasleek oso baikorki baloratu dituzte saio hauek, ikasle-ohiek azaldutakoa informazio zuzena eta hurbilagoa iruditu zaiela aitortuz.
Ikasle-ohien partehartze hau gurasoek burutzen dutenaren parekoa da, eta Ikastolak bereziki eskertzen ditu kolaborazio hauek Batxilerreko ikasleen orientazio akademiko eta profesionalean duten balioagatik. Eskerrik asko!
Orain arte parte hartu izan duten ikasle-ohiak dira:
- Olatz Agirre Zuazola
- Ainhoa Arriola Abasolo
- Alaitz De Isusi Egaña
- Nikola Egia Zabala
- Itxaso Gorbeña Garay
- Aintzira Larrabe Begoña
- Maitena Regulez Eguia
- Iker Pérez Rodríguez
- Max Lazaro Van Spijk
- Olatz Loizaga Arantzamendi
- Eneko Salinero Garcia
- Jone Zeberio Guillén