Heldu zaizkigu Ugandako eskolako eskutitzak!
Lauroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenaga eta proiektukide duen Iker Mijangos Ikastolan izan dira Ugandatik eskutitzak ekarriz!
Duela bi urte hasi ginen SALUGANDA Elkartearekin elkarlanean ikasleen arteko gutun trukaketa bidez, bi helburuekin: kultura ezberdinen ezagutza bultzatu eta ingelesa landu.
Gure ikasleak Lehen Hekzuntzako 4. mailan zeudenean, Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean idatzi zituzten lehen eskutitzak; eta hurrengo ikasturtean, Marie O´Mararekin. Orain, 6.ean daudenean, Afrikako ikaskideen erantzunak jaso dituzte, Ugandako eskolak bi urtez itxita egon baitira Covid-aren eraginez.
Iker eta Leirek Ikastolan egindako azalpenean gure ikasleek “Good Samarithan Primary School”eko ikasleen egunerokoa ezagutu dute, baita SALUGANDA proiektuetan lortu dituzten aurrerapenak ere: geletako lurrean porlana jarri (lupetzean dauden zizareak ez daitezen umeen oinetan sartu), ura gorde ahal izateko edukiontzia (umeek egunero euren kabuz ura eraman ez dezaten), etab.
Ugandako ikasleek poztasun handiz hartu zituzten gure eskutitzak, eta gureek ere ilusioz jaso dute Afrikako berri! Kontaktuan jarrituko dugu!
Weebale nnyo!