Kontzertu ekonomikoa, ezagutu beharreko altxorra… eta defendatu beharrekoa
Otsailaren 22an Pedro Luis Uriarte Santamarina izan dugu Ikastolan, 2. Batxilerreko ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi-saioetan.
Pedro Luis Uriarte, Lauroko guraso izandakoa eta gaur egun aititea, demokraziako lehen Eusko Jaurlaritzan Ekonomia Sailburu zelarik (1980-1984) Euskadiko Kontzertu ekonomikoa eta kupoa negoziatu eta sinatu zituen, eta horren historia eta gorabeherak azaldu dizkie Batxilerreko ikasleei.
Datu eta zehaztapen historiko ugari, Kontzertua izateko eskubide eta abantila, eta anekdotaren bat ere kontatu du Kontzertua azaldu eta ikasleek ezagutu dezaten; baina bere azken mezua eta ondoriorik nagusienak dira: elkartasuna, kontzertua denontzako baita onuragarria; konpromisoa, gure herri eta jendartearekin, eta laguntza, kontzertua mehatxatuta baitago.
Mila esker, Pedro Luis! Plazerra eta pribilegio hutsa izan da!
Pedro Luisek aurretik ere eman izan du hitzaldi hau Ikastolan eta horren grabazio osoa ikusgarri dago Ikastolako familien atal pribatuan: FAMILIAK – IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK – KUKULUMENDI PROIEKTUA.