Ohiko Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onetsi zituen

Bazkideen 141ko quorum-arekin, bertaratutako 71 bazkide eta ordezkatutako 70, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak eta bazkide berrien hasierako diru-ekarpena onetsi zituen.

Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Jon Ansoleaga Ugarte, Naroa Atxurra Lasfuentes, Alaitz Landaluze Solaun, Libe Makua Garcia, Isusko Oribe Bastero eta Natalia Ruiz Gomez.

Kontseiluak agintaldia amaitu duten kideei eskerrak helarazi nahi dizkie urte hauetan egindako lanagatik: Jon Asua Aberasturi, Begoña de Ibarra Zuazo eta Jon Egia Laka.

Batzar Nagusi honetan parte hartu duten bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu, osasun-egoera oraindik berezi izanik, Kooperatibarekin agertutako konpromisoagatik, eta bereziki urtero bertaratzen diren bazkideei.

Eskerrik asko!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.