Batxilerreko bi ikasle Euskadiko Filosofia Olinpiadako finalean

Aurreko egunetan iragarri genuenez, Batxilerreko hamar ikasle aurkeztu dira Euskadiko Filosofia Olinpiadara eta bi izan dira aukeratuak Finalean parte hartzeko: 2. mailako Joane Rodriguez eta 1. mailako Aiala Garabieta. zorionak!

Datorren ostiralean, apirilak 1, Donostian izango den Finalera bertaratuko dira, Filosofiako Jone Ojea eta Iñigo Martinez irakasleak lagundurik, aurten jorratzen den gaiarekin: “Transhumanismoa: gizartearen hobekuntza edo amaiera”. Zorte on!

Aurkeztuko hamar ikasleek sortutako testuak Lauroko Esnatuz Filosofia aldizkari digitalean dituzue irakurgarri. Animatu zaitezte!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.