Matematikako Udaberriko Lehiaketa-n parte hartu dute Lauroko ikaslek
Matematikako Udaberriko Lehiaketaren 2. fasea apirilaren 23an izan da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta bertan izan ziren lehen fasean klasifikatutako Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilerreko ikasleak. Laster izango dugu emaitzen berri.
Zorionak egindako lanagatik!
- Lehen Hezkuntza: Agirrebengoa Trueba, Iraia; Alberdi Gomez, Ander; Aldaiturriaga Ibarguen, Izaro; Aragones Garate, Kattalin; Ballarin Careaga, Markel; Campo Gurrutxaga, Unax; Eizaguirre Landaluce, Mikel; Elorrieta Zurdo, Iker; Ensunza Muñiz, Marta; Feith Uresandi, Ian; Fernandez Eiguren, Kaiet; Garate Castaño, Mikel; Gorocica López, Iker; Hernández De la Cruz, Alots; Intxausti Aragonés, Markel; Laiseca Ayarza, Xabier; Perez-Irezabal Menchaca, Irune; Perez-Irezabal Menchaca, Unax; Pina Jin, Ibai Yixuan; Santiago Iturbe, Iker; Torre Garcia, Iñigo; Viota Gimeno, Unai; Zugazaga Blázquez, Jone; Zurbano Mendez, Irati.
- DBH: Mikel Arriola Uriarte (DBH2), Lara Eraña Saenz (DBH2), Ane Castellanos Iruretagoiena (DBH2).
- Batxiler: Izaro Astorkiza Fernandez (Batxiler 2).
“Udaberriko lehiaketa” Madrilgo Universidad Completense-n egiten den “Concurso de Primavera” Matematika leihaketaren parekoa da, EHU/UPVren laguntzaz, EAEra zabaldu dena, eta ikastetxe guztietako ikasleak gonbidatuta daude parte hartzera, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Batxilergoko 2. maila arte.
Aurten, lehiaketa honen zazpigarren edizioa da Euskal Herrian. Helburua matematika ikasteko gogoa piztea eta problemak matematikoki pentsatzen eta ebazten ongi pasa daitekeela ikustea da, testu liburuetatik desagertzen ari diren Matematikaren alderdi ez mekanikoak bultzatu nahian: pentsamendu logikoak, geometriak, zenbakien propietateak, probabilitateak… Izan ere, alderdi hauen lanketak gazteen pentsamendu-egiturak osatzen laguntzen dutelako.