Lehen “stolpersteine” harria Euskal Herrian, Ikastolako guraso eta irakasle baten ikerketaren ondorioz
Duela hilabete batzuk, Ikastolako aita batek, Anton Gandariasek, egindako ikerketa baten emaitzen berri eman genuen. Ikerketa horretan, Lauroko irakasle bat, Unai Eguia Bizkarralegorra, egiten ari zen ikasketekin bat egin zuen. IKUS BERRIA PRENTSAN.
Antonek bere osabaren errautsak aurkitzea lortu du eta orain Busturian jarriko dute Euskal Herriko lehen “stolpersteine” harria (literalki, “estropezu harria”), euskaraz idatzia. Monumentu honen helburua, naziek erbesteratu eta hil zituzten pertsonen patua gogoratzea da: Gunter Demnig artista alemaniarrak egindako zementuzko kubo bat jartzean datza, non oroitzen den pertsonaren funtsezko datuak grabatuta dauden.
Ekitaldia Busturiako Altamira plazan izango da, larunbatean, maiatzak 28, 12:00etan.
Anton Gandarias urtero etortzen da Ikastolara Lehen Hezkuntzako “Ikas-komunitatea” proiektuan parte hartzeko eta ikasleei bere ikerketen nondik-norakoak azaldu izan dizkie, neska-mutilen artean ikerketa lanarekiko irrika piztuz ere.