Ura+eskola

UNICEFek Antolatutako “Nigerrerako Tantak” kanpainan parte hartzen dugu
Uraren egunarekin bat eginez, martxoaren 22a

Urak eskolara eramaten gaitu

Gizarte-integrazio hoberako elkarlana eta beharrizan gehien duten pertsonekiko solidaritatearen kulturaren hedapena gure Hezkuntza Proiektuan agertzen dira. Horregatik, UNICEFek antolatzen duen kanpainan parte hartuko dugu: “Nigerrerako Tantak, V Lasterketa”.

Honen helburua Nigerreko haur behartsuenak eskolan ura eta saneamendu egokiak izanda, bertan urte gehiago ikasi eta hezkuntza maila hobea lortzea da; batez ere, neskak.

Bi alde lotu nahi ditugu: batetik, laguntza ekonomikoa, parte hartzeagatik ikasle bakoitzak 1€ emango baitu; eta bestetik, esfortzu fisikoa, sinbolikoki baino ez bada ere.

Egun honetan, kirol jarduerak antolatzen ditugu Ikastolan bertan, ordu batez maila bakoitzean: zaku-lasterketa, sokatira, etab.

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.