Hirugarren hiruhilekoan, Lehen Hezkuntzako maila guztietan, oinarrizko hezkuntzako eskola txiki bati lagunduko diogu, “Pedro Maria Pichardo”, Los Tacones (Dominikar Errepublika).
Helburua, nekazal giro batean dagoen eskola hau laguntzea da, eskolaketa tasa txikia baita eta eskola uzten duen ikasle kopurua handia. Oinarrizko baliabideak bidali nahi dizkiegu, irakurketa-liburuak eta mahai-jolasak, esaterako, eta umeentzako garraioa finantzatzeko laguntza lortu.
Horretarako trukaketa-merkatu bat antolatzen dugu Lehen Hezkuntzako ikasleekin eta ikasleentzat. Batutako dirua, hurrengo urteko kanpainetan batutako materialak bidaltzeko erabiliko dugu.