Jarraitzen dugu Ukrainar errefuxiatuekin kolaboratzen
Ukrainako laguntza bideratu dugunean kontaktu izan dugun Ikastolako amak adierazi digu Sarrikon Ukraniar zentro bat zabaldu berri dutela, Bilboko Udaletxeak eskaini dizkien instalazioetan. Urritik aurrera gaztelera eskolak emango dizkiete ukrainar errefuxiatuei, bai eta ukranirrakoak ere haren seme-alabei.
Altzari eta materiala behar zutela eta, erabili ez eta gordeta genukan materiala eman diegu martxan has daitezen: mahaiak, pupitreak eta aulkiak, arbelen bat, errezelak, bozgoragailuak, proiektoreak eta harentzako osagarriak, soinu eta irudirako kable ezberdinak, etc.