Lan-talde eta giro ederra GOBLIN kategoriako ikasturteko lehen lasterketan

Martxoaren 19an izan da Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategoriako auto elektrikoen lasterketa, Leioan.

Bi talde eta bi auto aurkeztu ziren, Formulauro eta Geldiezinak, eta lan bikaina egin zuten lehen lasterketa zela eta oraindik gidaritzan esperientzia falta zutela igarri bazen ere. Izan ere, Greenpower Spirit saria lortu zuten, euren lanari emandako aitormen bikaina!

Eskerrik asko denoi, guraso kolaboratzaile eta animatzera bertaratu zineten guztioi! Eta bereziki babesleei (ikus beherago), euren laguntzari esker lortzen baitugu finantzaketa! Asko ikasi dugu eta hurrengo lasterketetarako martxan jarri beharreko hobekuntzekin hasiko gara!

Webguneko familien atal pribatuan hamaika argazki gehiago igo ditugu, disfruta itzazue!

Hurrengora arte!!!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.