Zorionak literatur lehiaketetan azken sarituei!
Azken asteak bi sari ekarri dizkigu literatur arloan.
Batetik, Lehen Hezkuntzako 3. mailako Markel Lekube Olea Elkar Ilustrazio Leihaketako txapelduna izan da bere kategorian. Aurten, Nora joan da Nora? ipuinaren ilustrazioa egin dute, eta ipuinaren idazlea, Lauroko ikasle ohia da baita ere, Esti Vivanco.
Bestetik, maiatzaren 5ean banatu ziren Euskaltzaindiako R.M. AZKUE literatur sariak eta Batxiler 2. mailako Aiala Garabieta Oribek 3. saria lortu zuen, Olerki kategorian, “Ura eta kalima” lanarekin.
ZORIONAK egindako lanagatik!