DBH 2ko lan-talde batek bideoa aurkeztu du ON ZIENTZIA lehiaketara

DBH 2ko Maider Lasa Davila, Amalia Victoria Velasco Artaza, Aimar Intxausti Aragonéz, Jon Vazquez Solana eta Jon Eizaguirre Pérezek osotutako lan-taldeak zientzia-bideoa aurkeztu dute ON ZIENTZIA lehiaketara.

Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC) ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 13. edizioa antolatu dute, zientzia eta teknologia dibulgatzeko eta Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan.

Lehiaketaren helburua da zientzia eta teknologiaren balio positiboak eta garapenekoak sustatzen dituzten bideo labur eta originalen ekoizpena eta difusioa. Horretarako gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daiteke, euskaraz, gazteleraz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak.

Gure ikas-taldearen gaia izan da: “Mutil batek erradioa eta kubitoa apurtu zuenean bizi izan zuen ebakuntzari buruzko bideo bat da. Mutilaren ikuspuntutik da bideoa, edonork jakin dezan zelakoa den besaurrea apurtzea eta munduari erakusteko azkenean ongi amaitzen dela. Anestesia eta titaneoa bezalako gauzak azaltzen dira ere, beraz, helburu didaktikoa du ere.”

Lan bikaina egin dute. Ez galdu ikusteko aukera!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.