Martxan da LauroIrratia!
Lehen Hezkuntzako 3. mailan martxan da Lauro Ikastolako Irratia eta ekimen hau Euskara Tailerrean burutzen da, asteroko saioetan.
Proiektuaren helburuen artean daude euskarazko ahozko komunikazioa eta irrati-hizkuntza landu, dagozkion IKT baliabideak ezagutu, sormena piztu, besteak beste. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, euskaraz ondo pasatzea eta aisialdia eta euskara elkartzea posible dela agerian jarri nahi dugu.
Irratia martxan jartzea ikasturte hasieratik ikasleekin batera ibilitako prozedura baten ondoren heldu da, proiektua eurena egin baitute hasieratik: irratia sortzeko nahia eta zuzendaritzari eskaera egin, irratiaren funtzionamendua aztertu, irratian jorratzen diren gaiak landu eta lehen saiorako talde-lanean edukiak adostu.
Lehen saioa “zuzeneko-faltsua” izan zen, emanaldia goizeko lehen orduan egiten baita eta grabaketa ikasleak geletan sartu ahala pasabideetan entzuten da.
Ilusio handiz jardun ziren lehen saioan eta irratiak bere bidea gogotsu hasi duenez, arrakasta handia opa diogu datorren ikasturterako!