Zorionak Batxiler DUAL titulatu berriei!
Ikasturte honetan, bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Astiz Diez, Kiara; Asua Galarza, Pol; Bermejo Puertas, Gaizka; Blasco Pando, Mikel; Castellanos Iruretagoyena, Laura; Etxebarria Abrisketa, Xabier; Llabori Martinez-Arano, Eneko Jon; Lozano Isusi, Iker; eta Toja Ledesma, June.
Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen, eskolaz kanpoko jardueren bitartez eta Academica International Studies-en eskutik, zeinaren bitartez EEBBtako High School baten Tituluaren homologazio lortzen baita.
Ikasle hauen Ikastolako Batxilerreko notak euren espedientera gehitzen direnean, 54 izango dira guztira Lauron Estatu Batuetako High School Titulua lortu dutenak.
Bestalde, ikasturte honetan Diploma Dual-ean parte hartzen duten maila guztietako 78 ikasleetatik, 57k hartu dute Honor Roll aitormena Academica-k ematen duena, %89ak, alegia. Aitorpen hau 8tik gorako batez-bestekoa lortzen duten ikasleei egiten zaie.
Zorionak egindako lanagatik!
DUAL-ari buruzko informazio gehiago nahi baduzu KLIKATU HEMEN.