Bi ikaslek izan dute saria Bizkaidatz Lehiaketan

BIZKAIDATZ Txikia 2022-2023 Haur eta gazte Literatur Sariaren IX. edizioaren sari-banaketa ekainaren 19an izan da, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Sarituak izan dira:

  • Nahia Torres Dominguez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, Haur kategorian, euskarazko  modalitatean.
  • Jon Burgoa Abos, DBH 1eko ikaslea, Gazte kategorian, euskarazko modalitatean.

Zorionak gure idazle gazteei!

Bederatzigarren edizio honetan ume eta gazteek kontakizun bat idatzi behar zuten istorio baten hasierari jarraituz, eta aurten, euskarazko testua Ikastolako ikaslea den Aiala Garabietak idatzitakoa zen, “Nomada” izenekoa, hain zuzen.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.