“Ezagutzaren mugak” aztertu ditu Juan Ignacio Perez Iglesiasek Batxilerreko ikasleentzat

Azaroaren 29an hasiera eman diogu aurtengo KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi zikloari. Juan Ignacio Perez Iglesias zientzialari, dibulgatzaile eta idazlea izan dugu 2. Batxilerreko ikasleekin, “Ezagutzaren mugak (edo ezagutzaren behinbehinekotasunez)” titulupean.

Larraitz Artaza Hurtado de Saratxo, Gabriel Marin Escajedo eta Bingen Unzueta Carreras izan dira saioaren aurkezleak, eta Juan Ignaciok euren zein ikusleen galderei ere erantzun die.

Juan Ignacio Perez Iglesias (1960), Biologian Doktorea eta Fisiologian katedraduna, EHU-UPVko Errektorea izan zen 2004-2008 urteetan eta ardura ezberdinak izan ditu unibertsitate arloan. 2010ean Kultura Zientifikoko Katedra sortu zen UPV-EHUn eta, harrezkero, bertako zuzendaria da. DIPCren kidea ere bada, eta Jakiunde – Zientzia, Letra eta Arte akademian Lehendakaria.

Lauro Ikastolari dagokionez, bertoko gurasoa izandakoa da eta Kontseilu Errektoreko kide ohia.

Eskerrik asko gurera berriz hurbiltzeagatik, ezagutzaren mugak irekitzera!

Gogoan izan Ikastolako familia eta ikasleek iazko hitzaldi osoa ikusgai duzuela Ikastolako webgune pribatuko KUKULUMENDI atalean.

Aurreko ikasturteko hitzaldiko zatia:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.