2030 Agendako arduraduna BBK Kliman ospatu den “Hezkuntza klimatikoa: jasangarritasuna ekinean” jardunaldietan izan da

Ikastolako 2030 Agendako arduradunak, gaur, abenduaren 1ean, BBK Kliman ospatu den HEZKUNTZA KLIMATIKOA: JASANGARRITASUNA EKINEAN jardunaldietan parte hartu du.  Ikastolako 2030 Agendako arduradunak KLIMA BABESETEKO EKINTZA Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planan azaldu du, Ikastolan klima larrialdiari aurre egiteko, klima babesteko ekintzak ikasketa-planetan txertatzeko eta hezkuntzarako eta sentsibilizaziorako ahalmena hobetzeko zehaztuta ditugun ekimenak azalduz.

Jardunaldia UN Etxeak sustatu du, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta BBK Klima erakundearekin lankidetzan, eta helburu nagusia izan da gaur egungo testuinguruan klimaren aldeko hezkuntzak duen garrantzia ezagutzea, praktikan nola jarri aztertzea eta, aldi berean, ildo horretako esperientzia arrakastatsuak ezagutzea, Lauro Ikastolarena bezala, hezkuntza klimatikoan aurrera egiteko, ezagutzaren, ahalduntzearen eta ekintzaren bidez.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.