DBH 4ko talde bat saritua Super Coder Programazio I. Lehiaketan

Abenduaren 14an ITPAerok eta CODE.ORG-k antolatutako Super Coder Programazio I. Lehiaketaren Finala ospatu zen Guggenheim Museoan eta DBH4-ko Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiak bertaratu ziren, Leire Andikoetxea irakasleak lagundurik.

Bost ikastetxek parte hartu dugu lehen edizio honetan eta ikasleei proposatu zitzaien erronka programazioan oinarritutako  mugikortasun jasangarriagoa lortzeko eta klima-aldaketari eta haren ondorioei aurre egiteko irtenbide bat eskaintzea zen.

Digitalizazio ikasgaiko ikasle guztiek parte hartu dute taldeka eta guztietatik ECO-PLANE izeneko proiektua heldu zen finalera eta hirugarren saria lortu. Taldearen kideak dira: Peio Alberdi De Ibarra, Asier Torre García, Ander Ramos Arriola, Xabier Lozano Isusi, Mikel Martín Ferrero eta Niko Rodriguez Bilbao.

Zorionak egindako lanagatik!

NOTICIAS ITPAERO

EL CORREO


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.