Elkartasun merkatuan batutako diruarekin lortutako materialak
2023ko ikasturte amaieran Lehen Hezkuntzan burutu genuen elkartasun merkatuan 850€ batu genituen eta ICLI – Lankidetzarako Ingeniaritza elkartearen bitartez bere helmugara heldu da: urtero legez, laguntza hau Indiako Premdham egoitzara heldu da eta oraintsu bidali digute diru-laguntza zertarako erabili duten:
Egoitza honetan bizi diren pertsonen mugikortasuna erraztuko duten aulki eta eskorgak, norbere buruaz baliatzeko lagunduko dietenak, besteren artean.
Zenbat egin daiteke hain gutxirekin!
Oso eskertuta agertu dira dohaintza honengatik eta Ikastolak eurekin duen kolaborazio-ibilbideagatik ere, eta euren gastuen justifikazio eta argazkiak bidaltzeaz gain, eskerroneko gutun ederra ere bidali digute. Eskerrik asko zuoi!