“Pobrezia eta Garapen Jasangarria” hitzaldia Ekonomiako ikasleentzat
Martxoaren 21ean Ikastolako bazkide den Alejandra Campero Peredok hitzaldia eman zuen batxiler 1. mailako Ekonomiako ikasleentzako. Alejandra Munduko Bankuaren aholkularia da, eta urteetako ibilbidea du garapen eta pobreziaren arloan lan egiten, garapen bidean dauden herrialde desberdinetan proiektuak burutuz.
“Pobrezia eta Garapen Jasangarria” titulupean ondoko gaiak jorratu ditu hitzaldian: garapen ekonomikoa eta garatutako eta garapenaren bidean dauden herrialdeen arteko desberdintasunak, garapen bidean dauden herrialdeek topatzen dituzten zailtasunak garapenera heltzeko, Garapen Jasangarriko Helburuak, garapen ekonomikoan laguntzen lan egiten duten erakundeak, garapen ekonomikoaren adierazleak, pobreziaren adierazleak, globalizazioa eta pobrezia.
Hitzaldia aukera ezin hobea izan zen Ekonomiako ikasgaian lantzen diren kontzeptuak modu praktikoz ikusteko eta ikasleek galdera desberdinak egin zotuzten euren interesa erakutsiz.
Eskerrik asko Alejandra zure kolaborazioagatik, eta ¡ea hurrengo ikasturtean errepikatu dezakegun!