Zientzietako Olinpiaden Sari banaketa
Gaizka Bermejo Puertasek, bigarren Batxilergoko ikasleak, lehen postua lortu zuen urtarrilean ospatutako Euskadiko Biologiako Olinpiadan eta apirilaren 26an batu du horri dagokion saria, Josune Anasagasti irakasle-gidariak lagundurik.
Gaizkak ordenagailu bat eta Urrezko saridunaren diploma hartu zuen; Josune Anasagasti irakasleak, zuzendari diploma eta 150euro; eta Lauro Ikastolak, 400 euroko saria.
Apirilaren 18tik 21era, Gaizka Bermejok Espainiako XIX. Biologiako Olinpiadan parte hartu zuen Valentzian, Euskadiko fase autonomikoko irabazlea izanik. Bertan saririk irabazi ez bazuen ere, epaien esanetan oso lehiatuta izan den edizio batean, baina Gaizkak izugarrizko esperientzia bizi zan du, Zientzia gunea bizitatuz, Albufera, etab.; eta lagun bete poltsa ekarri du.
Zorionak bioi egindako lanagatik!