Iraia Azcona eta Telmo Moratallak irabazi dute Fair Saturday Fundazioko “Pentsatzeko Ipuinak” lehiaketa

Fair Saturday Fundazioak antolatzen duen “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketan, Lehen Hezkuntzako 3-4 mailako kategorain, LH 3ko Iraia Azcona Mandaluniz eta Telmo Moratalla Amenabarrek irabazi dute.

Maila bereko beste bi ikaslek ere, aipamen berezia lortu dute: Ariane Anasagasti eta Andere Mallona.

Fair Saturday Fundazioak “Pentsatzeko Ipuinak” ekimena abiarazten du, haur eta gazteei zuzendutako literatur lehiaketa, alegia, sormen literarioaren bidez arazo sozialen inguruko hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatzeko helburuarekin. Aurten gaia “adimen artifiziala” izan da gizartea gai honetan hezteko.

Lehen Hezkuntzako 3. mailan, Euskera tailerreko saioak baliatu dituzte ipuinak idazteko. Hasteko, adimen artifiziala gaia landu zuten (zer den, alde onak eta alde txarrak, erabilpen egokiaren edibideak, etab.); bai eta ipuin bat sortzeko atalak landu ere. Amaitzeko, ikasleei lehiaketaren baldintzak azaldu eta gutxieneko hitz kopurua zehaztu zuten. Tailerreko azken bi saioak, puina idazteko izan ziren.

Lehiaketa hau irabazteagatik, ikasleek zein erakundera bideratu behar den dirua erabaki behar dute: kasu honetan, Vicente Ferrer eta Aitamari Salvamento Marítimo Humanitario-ri bideratuko diegu.

Zorionak egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.