Lehen hiruhilerako behin-betiko zerrendak eta plazak libreak

Ondoan dituzue ikastaroetako lehen hiruhilerako behin-betiko zerrendak eta plaza libreenak. Gogoan izan izen-ematea urte osorako dela, eta baja eman nahi izanez gero, hiruhileko bakoitzean eman daitekeela. Dagokion epetik kanpo baja emanez gero, ez da dirurik itzuliko.

Plaza libre bat eskatzeko:

  • Eskaera egiteko epea irailaren 25ean hasiko da, asteazkena, 9:00etan. Ordu horretatik aurrera hartzen diren eskaerak kontuan hartuko dira esleipenerako, ordenaren arabera, bazkideek lehen bi egunetan lehentasuna dutela kontuan izanda.
  • Zehaztu ondoko datuak: IZEN-DEITURAK ETA ONARTZEN DUZUN PLAZA.

Kontuan izan ikastaroak irailaren 30etik aurrera hasiko direla, dagokizuen egunaren arabera.

Ikastaroetako gunean urte osorako epeak, arauak eta egutegia dituzue: IKUSI HEMEN.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.